Powered By Blogger

martes, 25 de octubre de 2011

lunes, 3 de octubre de 2011

Zertarako ikasi IKT?

IKT siglek honako hau esan nahi dute: Informazio Komunikazio Teknologia. Betidanik existitu da informazioa zabaltzeko eta komunikatzeko teknologia, adibidez aintzinako kobazuloetako marrazkiak, elizako kanpaiak, telefonoa eta abar.

Azken urte hauetan, ordea, gure gizartean teknologia honek indar handia hartu du, eta asko aldatu da urte gutxitan. Telefono mugikorrak, ordenagailuak, internet, dvd-ak , musika erreproduktoreak eta abar.
Oso garrantzitsua iruditzen zaigu gero eta gehiago hazten ari diren teknologia hauek ondo menperatzea, eguneroko bizitzan gero eta garrantzi handiagoa baitute. Etorkizunean ezinbesteko tresna bilakatuko da, adibidez, lanean, etxean, ikastetxean, harreman sozialetan...
Ikasgai honen bitartez honako gaitasun hauek lortzea da helburua:
- Dagoen informazio zabalaren aurrean, egokiena dena aukeratzen jakitea, eta ez galtzea horrenbeste daturekin.
- Informazioaren fidagarritasuna kontrastatzea
- Teknologia honek ematen dituen aukera eta baliabide guztiak aprobetxatzen jakitea eta lanean aplikatzea.
- Ikasketak ikasle bakoitzak modu pertsonalizatuagoan egiteko aukera izatea, bakoitzaren erritmoa, gabeziak eta gaitasunak kontuan hartuz.
- Erabilera egoki bat ematea, teknologia berri honek sor dezaken menpekotasunean ez erortzeko.
- Klaseak partehartzaileagoak(interaktiboagoak) egitea, ikasle eta irakaslearen artean elkarreragin handiagoa sortuz.